ABIADURA Haundiko Trena dela eta, Diputazioak proiektuan dauden bi errepideren ibilbideak aldatuko ditu. Horrela jakinarazi zuen, joan den astean, Eneko Goyak, Bide Azpiegituretako Departamentuko Foru Diputatuak. Errepide horietako bat da Urumeako autobiaren barruan dagoen Hernaniko bariantea, Ergobiatik Urnietako errotondara dijoana eta 2,5 kilometro dituena. Momentu honetan errepide horrek karril bakarra du norabide bakoitzeko, baina etorkizunean beste bi karril izango ditu, norabide bakoitzeko bi. Beste bi karril horiek egiteko proiektua da, hain zuzen, Abiadura Haundiko Trena dela eta, aldatu beharko dena. Hernaniko barianteaz gain, Beasain-Bergara ejearen ibilibidea ere aldatuko dute, AP-1arekin lotura izango duena. Aldaketa hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluan onartu berri dira, Diputatuak jakinarazi zuenez.
Diru gehiago beharko da eta epeak luzatuko dira
Bi errepideetako proiektu aldaketak diru gehiago inbertitu behar izatea ekarriko du, zehazki, 96.000 euro gehigo.
Hernaniko barianteari dagokionean, beharrezkoa izango da proiektu berrian estruktura bat eraikitzea, AHTa azpitik pasatzeko. Aldaketa hauek jasoko dituen proiektua idazten ari dira, eta aldaketa berri hauek jasotzeko, 31.969 euro gehiago beharko dira.
Horrez gain, aldaketa hauek atzerapena ere ekarriko dute. Diputatuak jakinarazi zuenez, bi hilabete gehiago beharko dira proiektua diseinatzeko. Aurreratu zutenez, urtea bukatu aurretik proiektua esku artean izango dute.