Doinu Zale eskolan zabalik da matrikulazio epea

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 8a, 02:00

Karabel auzoan dagoen Doinu Zale Musika Eskolan zabalik dago matrikula egiteko epea. Irakaslea Imanol Kamio da, eta aukeran honako ikastaroak daude: solfeoa, pianoa, akordeoia, panderoa, bateria modernoa, biolontxeloa, tronpeta, trikitixa, kitarra, abesbatza eta armonia. Helduentzako ikasketa bereziak antolatzen dituzte eta ikastaroak talde txikietan izaten dira. Izena eman nahi dutenek arratsaldeko 14:00etatik 16:00etara deitu beharko dute 943331233 edo 637857962 zenbakietara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!