Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen aldeko ekitaldia izan zen atzo kiroldegian, Hernaniko Udalak eta elkarte honek antolatuta.
PIrritx eta Porrotx pailazoen Eskerrik Asko ekitaldia izan zen atzo kiroldegian, Hernaniko Udalak eta Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak elkarlanean antolatuta.
Ekitaldi solidarioek edo elkartasunean egindakoek, herritarren bultzada edo laguntza behar izaten dute, eta atzokoan, hernaniarrek ez zuten hutsik egin. Gainera, astean zehar sarrerak salgai jarri eta berehala bukatu ziren.
Kiroldegiko pelotalekua jendez gainezka izan zen ateak zabaldu bezain laister, eta umeen gozamenerako ikuskizun bikaina eman zuten Pirritx eta Porrotx pailazoek, eta euren koadrilak.
Sarrerekin ateratako dirua Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitzarentzako izan zen, 2007. urteko maiatzean Esklerosi Anizkoitza eta beste gaixotasunentzako lehen zentroa ireki baitzen Gipuzkoan. Gainera, ikuskizuna ikustera hurbildu ziren haur guztien artean Cabarcenoko parke naturalerako 80 sarrera zozketatu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!