Txantxangorri Elkarteak, urteroko moduan, Sagardo Lehiaketa antolatu du, eta irailaren 26an izango da arratsaldeko 20:00etan elkarteko lorategian. Guztira 15 sagardogile izango dira eta afaltzeko 156 lagunentzako lekua izango da. Prezioa 25 eurotakoa da.
Bazkideentzat izen ematea gaur hasiko da hilaren 15a arte. Giltza daukan bazkide bakoitzak bazkide ez diren beste bi apunta ditzake. Gainerakoentzat epea hilaren 16an irekiko da eta plazak bete arte izango da zabalik. Izen ematea elkarteko bulegoetan egin beharko da eta ordainketa momentuan egingo da. Lehiaketako emaitza txapelketa amaitu bezain laster emango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!