Bukatu dira festa giroz, jendez, eta oroimenez betetako Zikuñagako jaiak

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 8a, 02:00

Agur esan zioten atzo aurtengo Zikuñagako jaiei; herri kirolek eta Zikuñagako ermitari buruzko erakusketak ikusmin haundia piztu zuten atzokoan herritarren artean.

EGuraldi nahasia izan den arren, euriak ez ditu aurtengo Zikuñagako jaiak itzali. Gainera, jaiak ari dira pixkanaka lehen zuten indarra hartzen, urtetik urtera jende gehiago hurbiltzen baita Ziku jaietara.

Atzokoan esaterako, arratsaldean izan ziren aizkolari eta harrijasotzaileek jendetza bildu zuten Zikuñagan. Hala ere, aurtengo jaietan ikusmin haundiena piztu duena Zikuñagako ermitari buruzko erekusketa izan da. Urtero sorpresaren bat izaten dute antolatzaileek eta aurtengoan ere ederki asmatu dute, ermitaren irudikapen bat egiteaz gain, erakusketa bikaina antolatu baitzuten. Jaiak zezen suzkoarekin eta jai bukaerako trakarekin amaitu zituzten.

Atzoko festan zozketak ere izan ziren, eta honakoak dira sarituak: Txirrinda 251-260 zerrendak irabazi zuen. Mariskada 391-400 zerrendak. Eta Prismatikoak 21-30 zerrendarentzat izan ziren. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!