AEK-ak matrikulazio kanpaina hasiko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

Bihar 2008-2009 ikasturteko izen emate ofiziala hasiko du AEK-k. Izen ematea goizeko 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egin daiteke Larramendi 11n, 943557801/943557879 telefonoetan, edota hernani@aek.org-en. Hala eta guztiz ere, gaur arratsaldean, Pirritx eta Porrotx pailazoen ekitaldiaren ondoren ikasturte berriko matrikulazio kanpainaren txupinazoa izango da Atsegindegin, txokolata eta guzti.

Ikasturte berriko eskaintzak
Ikastaroa taldean egin nahi dutenek, astean 3 edo 4 egunetan euskalduntze maila guztiak eta alfabetatzea izango dituzte. Aurtengoan ere autoikaskuntza izango da, hau da, nahi duenak nahi duena lantzeko aukera izango du. Zalantzagunea ere izango da astean behin, bertan arauak ezagutu eta azterketak prestatzeko aukera izango da, besteak beste. Mintzaera landu nahi dutenek, astean behin mintzagunea izango dute, lotsa galtzeko, azterketak prestatzeko... Aurtengoan bi eskaintza berezi ere antolatu ditu AEK-ak. bata azterketak prestatu nahi dituztenentzako. Bi eguneko taldeak izango dira eta azterketak HABE 1, 2 eta 3 mailak, EGA, IVAP, IRALE, Osakidetza, eta abar, besteak beste. Beste berezitasuna, euskara hasiera hasieratik ikasten hasi nahi dutenei dago zuzendua, hasiera mailako taldea izango baitute astean bitan. Ikasturteko ordutegiei dagokienez, arruntenak honakoak izaten dira: 09:00etatik 11:00etara, 14:30etatik 16:30etara, 18:00etatik 20:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Zilegi Eskola
Zilegi Eskola ere izango da aurtengoan, eta bertan izen emateko ez da euskaltegian matrikulatua egon beharrik. Ikasturteko eskaintza urrirako izango da prest.

Lehiaketa
Horrez gain, Astigarragako AEK-rekin elkarlanean matrikulazio kanpainarako lehiaketa antolatu dute aurtengoan. Bertan, herriari buruzko 15 galdera izango dira eta edozeinek erantzun ditzake, ondoren postontzira botaz. Irabazlearentzat sariak Hernani edo Astigarragako euskaltegietan matrikula bana eta Errio Guarda jatetxean (Hernani) eta Ibai-Lur jatetxean (Astigarran) bazkaria izango dira. Amaitzeko, aurtengo ikasturtean Korrika 16 izango dela ere gorarazi nahi izan dute AEK-ko arduradunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!