Hernaniarrak bigarren txandan ariko dira datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 8a, 02:00

Kontxako banderan arraunean ari diren lau hernaniarrak bigarren txandan ariko dira datorren igandean, atzo lehendabiziko estropadan 5, 6 eta 8garren postuan gelditu baitziren euren traineruak. Harkaitz Goñi hernaniarra Hondarribian ari da, eta atzo 5garren izan ziren, 20:21eko denborarekin. Joseba Etxabe San Pedron ari da eta 6garren izan ziren 20:23 denborarekin. Beñat eta Garikoitz Barrio berriz, Donostiarran ari dira, eta atzo 8garren izan ziren, 22:09 denborarekin. Castrok aldearekin irabazi zuen atzoko estropada, 19:51 denbora eginda, eta bandera erabaki samar utzi zuen, hurrengo trainerua, Urdaibai, 18 segundutara sartu baitzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!