Etxabe, Goñi, eta Barrio anaiak ariko dira gaur Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

Lau hernaniar ariko dira gaur arraunean Kontxako uretan, denboraldiko bandera preziatuenaren bila, onenen artean, gaur, 12:00etatik aurrera. Astean zehar esan bezala, Joseba Etxabe ariko da San Pedron eta Harkaitz Goñi Hondarribian, eta horiez gain, Donostiarra traineruan ariko dira Barrio anaiak, Beñat eta Garikoitz, biak ere Kontxako banderan arraun egitea zer den badakitenak. Beñatek lau urte daramazki arraunean eta Kontxan bi aldiz izan da, Donibanekorekin orain lau urte, eta Zarautzekin iaz. Garikoitzek hiru urte daramazki arraunean eta behin izan da Kontxan, iaz, Arraun Lagunak taldearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!