Urrutia da Casino Kursaal Torneoko txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

Partidu bikaina egin ondoren, Urrutiak irabazi zuen aurtengo Casino Kursaal Torneoko txapelketa. Zeberio II zen, azken bi urtetako txapelduna, aditu eta zale gehienentzat faboritoa. Partidua bikain hasi zuen Elduaingo erremonte jokalariak. Partiduko lehen zatian nagusi izan zen eta Urrutiari tantu batzuetako aldea atera zion. Hala eta guztiz ere, partidua aurrera joan ahala, Urrutiak hasierako urduritasuna alde batera utzi zuen eta pixkanaka partiduan sartzen joan zen. Sakea berreskuratzearekin batera, partiduari buelta ematea lortu zuen eta esperientzia handia duen Zeberio II urduri jartzea ere bai. 35erako hiru tantu besterik falta ez zitzaizkiola hamar tantuko aldea ateratzen zion. Zeberio II partiduan berriro ere sartzen saiatu zen arren, Urrutia izan da 29-35-eko emaitzarekin Torneoko irabazlea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!