Herri kirolak, eta zezen suzkoa gaur Zikuñagako jaietako azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

zikuñagako jaiak iritsi dira azken egunera, festa giro apartaz gozatu ondoren. Denbora luzean Zikuñagako auzotarrak eta ingurukoak Zikuñagako Amaren omenezko festak ospatzeko aukerarik izan ez dutenez, aurtengoan ere ez dute hutsik egin eta jende ugari ari da bertara hurbiltzen. Gaurkoa azken eguna izan arren, ekitaldi ugari antolatu dituzte. Festa eguna arratsaldeko 16:00etan hasiko da toka tiraldiarekin. Ondoren, ordubete beranduago, txingak, soka tira, aizkolariak eta harri jasotzaileak izango dira. Arratsalde erdi aldera, 19:00etan alegia, aurtengo sorpresaren txanda izango da; Zikuñagako ermitari buruzko erakusketa. Asko izango dira jakinminez edo kuriositatez bertara hurbilduko diren herritarrak, aski ezaguna den gaia baita, eta gainera, azken aldian zer esan ugari eman duena.

Atzo patata tortila guztia bukatu zen eguerdian
Atzokoan ere, auzotarren gozamenerako ekitaldi mordoa izan ziren. Eguerdian tortila txapelketa izan zen eta Ines Ziatzetak irabazi zuen bigarren urtez jarraian. 12 tortila presentatu ziren eta inguratu zirenek denak jan zituzten, 15 sagardotegitako sagardoak lagunduta. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!