UrrutiaK irabazi du Casino Kursaal Torneoko txapela, Zeberio IIri 29-35 irabazi ondoren. Beste behin, argi geratu da faboritoak faborito, partiduak jokatu egin behar direla eta hori izan zen atzo Urrutiak Galarretan jokatu zen finalean egin zuena, partidu bikaina jokatu. Partiduko lehen zatian Zeberio II nagusi izan zen arren, Urrutiak sakea eskuratu zuen momentuan ez zuen hutsik egin. Partiduari buelta ematea lortzeaz gain, nagusitasuna eta Zeberio II urduri jartzea lortu zituen. Partidu amaieran merezitako txapela jaso zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!