Zeberio IIk eta Urrutiak jokatuko dute Casino Kursaal Torneoko final haundia gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 6a, 02:00

casino kursaal Torneoa iritsi da finalera. Erremonteko txapelketa garrantzitsuenetakoa izaten da hau, buruz burukoa alegia, eta aurtengo txapeldunaren izena gaur arratsaldean jakingo da. Ezustekoak ezusteko, Zeberio II eta Urrutiak jokatuko dute final haundia, gaur arratsaldeko 17:00etan, Galarretako frontoian jokatuko den jaialdiko bigarren partiduan.

Zeberio II faborito
Egungo txapelduna, Zeberio II da finaleko faboritoa. Urrutiaren aurka Torneoko final erdietan jokatu zen partidua erraz irabazteaz gain, azken urteetan ondoen dabilen erremonte jokalaria baita. Hala eta guztiz ere, Urrutiak ilusio handiarekin jokatuko du finala eta irabaztera aterako da. Torneo bikaina egin du, eta gainera, sorpresa bat baino gehiago eman. Final erdietako azken partiduan erabaki zen finalean izango zen bigarren erremonte jokalariaren izena, eta pronostiko guztiak hautsiz, Urrutiak 24-35 irabazi zion egundoko palmaresa duen jokalariari, Ezkurrari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!