Zarauzko Lizardi sariketako finala jokatu zen atzo, eta Hernaniko bertso eskolako Agin Rezola eta Unai Gaztelumendik lan ederra egin dute. Gazteentzako sariketa garrantzitsuenetakoa da Lizardi sariketa, eta aurten Alaia Martin oiartzuarrak irabazi du. Bigarren Aitzol Barandiaran ataundarra izan da, eta bertsorik onenaren saria Hernaniko bertso eskolako Unai Gaztelumendi añorgarrak eraman du. Gaztelumendik zortziko txikian egin zuen lanik onena. Rezolak ere lan bikaina egin zuen eta lehenengo postuetatik oso bertan izan zen, ofiziotan eta puntutan ederki kantatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!