Denboraldi bukaerako azoka egingo da hilaren 13an, larunbata, egun osoz, Atsegindegi plazan, Berriak elkarteak antolatuta. Denboraldia bukatzeko azoka egiten da aldiro eta bertan era guztietako produktuak erosi daitezke, beraz, azkeneko pagotxaren bat erosi nahi duenak aukera izango du datorren larunbatean.
Arropa, oinetakoak, pitxiak...
Herriko jantzidenda, kirol denda, zapata denda, lentzeria denda eta abarrek jarriko dituzte postuak azokan, udaberriko eta udarako produktuekin batez ere. Beraz, aukera zabala izango da inork kapritxoren bat edo mahukaren bat erosi nahi izanez gero.
Berriak-ek antolatua
Berriak-ek, Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak antolatu du azoka, merkealdia bukatzeko eta dendetan geratzen den materiala saltzeko.
Herriko dendariren batek posturen bat jarri nahi izanez gero, Berriak-en bulegora deitu besterik ez du, 943 33 30 49 telefono zenbakira.