Arraunean aritzeko aukera datorren astetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 6a, 02:00

hasi dira dagoeneko entrenamenduetan Hernaniko Arraun Elkartekoak. Hala ere, elkarteak oraindik ateak irekiak ditu arraunean egin nahi dutenentzat.

Jende berria infantil eta kadeteetan
Infantil eta kadete mailako entrenamenduekin hasi dira joan den astean. Aurreko urtetako jendeaz gain, jende berria hurbildu da arraunera. Infantiletan dagoeneko 2 batel antolatu dituzte. Kadeteetan lan gehixeago dute, ez baita hainbeste jende bildu. Edonola ere, hasiak dira entrenamenduekin. Printzipioz helburua da kategoria bakoitzeko nesken eta mutilen traineruak osatzea. Hala ere, horretarako aukerarik ez badago, talde mistoak sortuko dira. Beraz, edozein modutan, arraunean egin nahi duenak aukera izango du.

Oraindik aukera
Beraz, 12 urtetik beherako inork arraunean egin nahi izanez gero, aukera ederra du oraindik. Arraun elkartekoak asteazken eta ostiraletan elkartuko dira irailean zehar arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara, arraun elkartearen lokalean, Ibarluze poligonoan, Elorrabiko zubiaren parean. Entrenamenduen ordutegiak taldeak osatu eta gero erabakiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!