Bi ez, lau hernaniar arraunean gaur Kontxako uretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

Lau hernaniar ariko dira gaur arraunean Kontxako uretan, bandera preziatuaren bila. Joseba Etxabe San Pedron, Harkaitz Goñi Hondarribian, eta Barrio anaiak, Beñat eta Garikoitz, Donostiarra traineruan. Astean zehar Hernaniko Kronikak bi hernaniar ariko zirela esan du, baina lau izango dira, Barrio anaiak Donostiarra traineru sortu berrian ari baitira aurten. Gaur dute bi estropadatan lehenengoa, eta datorren igandean erabakiorra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!