Zikuñagako Ama ermitari buruzko erakusketa gaur ‘Ziku Jaietan’

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 7a, 02:00

Zikuñagako jaiak amaierara iristen ari diren arren, gaurko ere ekitaldi ugari antolatu dituzte antolatzaileek. Arratsaldeko lehen orduan afizionatuei zuzenduriko toka, soka tira eta txinga izango dira. Ondoren, jaiei amaiera emango dioten zezen suzkora eta amaierako trakara gogotsu iristeko, arratsaldeko 19:30etan merienda izango da auzotarrentzat. Zikuñagako jaiak berriz ospatzen hasi direnetik sorpresa bereziren bat ere izaten da urtero, eta aurtengoan zer esan haundia izan duen gaiari buruzko erakusketa antolatu dute; desagertua dagoen Zikuñagako ermitarena alegia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!