udako opor luzeak bukatu dira eta nahikoa disfrutatu eta indarrak hartu ondoren, iritsi zaie Hernaniko umeei eskolara itzultzeko garaia.
Elizatxo Ikastola
Elizatxo ikastolako ikasle guztiak asteartean hasiko dira eskolan. Haur hezkuntzakoak goizeko 09:00etan sartuko dira eta 12:15etan aterako dira. Lehen Hezkuntzakoak ere goizeko 09:00etan sartuko dira, baina 12:30etan aterako dira. DBH-ko gaztetxoak berriz, lehen egunean aurkezpena izango dute 10:00etatik 13:00etara. Jangelan geratzen diren haurrak eguerdiko 14:00ak arte geratu ahal izango dute ikastolan.
Inmakulada Ikastetxea
Inmakulada ikastetxean haurtzaindegia ostegunean zabaldu zen. Klaseak aldiz, asteartean hasiko dira, guztiak goizeko 09:00etan. Erizaintzako Heziketa Ziklokoa irailaren 12an hasiko da, goizeko 09:00etan.
Langile Ikastola
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeak astelehenean hasiko dira Langile Ikastolan. Lehenengoak goizeko 09:00etatik 12:00etara eta bigarrenak goizeko 09:00etatik 13:00etara. Bigarren Hezkuntzakoak aldiz, asteartean hasiko dira goizeko 10:00etan izango duten aurkezpenarekin.
Txirrita Ikastola
Ereñozuko Txirrita ikastolako umeek ere asteartean emango diete hasiera aurtengo ikasturteari. Goizeko 09:00etan hasiko dira eta eguerdiko 13:00ak arte izango dute eskola.
Hernani Institutua
Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleek, bai institutuan eta baita Karmelo Labakan ikasten dutenek ere, asteartean emango diote hasiera aurtengo ikasturteari, goizeko 12:00etan.