ZIKUÑAgaKO jaiak hasi ziren atzo, etxafero eta buruhaundiekin. Jai hasieran umeak izan ziren protagonista eta korrika eta builaka aritu ziren buruhaundien aurretik. Gaua Esne Beltza eta Aduraspenas taldeek girotu zuten. Jaiek gaur izango dute jarraipena, haurrentzako joko, tortilla patata lehiaketa, sagardo probaketa, ur borroka, pailazo, txokolatada, afari eta kontzertuekin. Horrez gain, Errapia taldeko kideen artelanak ikusteko aukera izango da eskolan, eta arratsalde partean Zo Zongo taldearen perkusio soinuek dantza giroa jarriko dute Zikuñagan./4-5.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!