ATZO aukeratu zuten Zeberio II eta Urrutiak larunbatean Galarretan jokatuko den final haundirako materiala. Urrutiak pelota biziak aukeratu zituen, sakea aprobetxatu eta errebotearekin jokatzeko. Zeberio IIk, aldiz, material gogorragoa aukeratu zuen, frontisetik gutxiago ateratzen dena. Pelota mota horrekin Zeberio IIk eskuin airez partidua hausteko asmoa du. Finalera irtsi diren bi erremontistak konforme agertu ziren aukeratutako materialarekin eta gogoz azaldu ziren finalerako.
Partidua telebistan
Bestalde, pelotak horiz tintatu dituzte telebistan hobeto ikusteko. Partidua ETB-1en ikusi ahal izango da, arratsaldeko 16:45etan.