HASI dira martxan Kiroldegiko ikastaroak, baina oraindik ere bada lekua zenbat ikastarotan. Ondoko taulan ikusi daiteke zein ikastarotan eman daitekeen izena eta zein ordutegitan. Ikastaroen artean bada berrikuntza bat, igeriketa, indoor wolking eta mantenimendu gimnasia nahasten dituena. Gainerakoan igeriketaz gain, aukeran daude: spinning ikastaroa, bizikleta estatikoarekin ariketak egiteko; body training, aerobikaren antzeko ariketak egiteko, baina pisuarekin; eta indoor walking, oinez ibili eta bestelako ariketak egiteko makina estatikoarekin, monitorearen laguntzaz. Ikastaroak gutxieneko plazak osatzen badira hasiko dira.
IGERIKETA:
•Ur ekintzak: astelehen eta ostegunetan, 17:00etan (2002- 2003 jaiotakoentzat). Asteazkenetan, 18:50etan (1999-1995 jaiotakoentzat).
•Igeri eskola: astearte eta ostiraletan, 18:50etan (1999-2000 jaiotakoentzat).
•Helduen mantenimendua: astearte eta ostegunetan, 07:10etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:10etan edo 09:10etan.
•Aqua-Gym: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:10etan.
•Triatletak: astearte eta ostiraletan, 13:40etan.
•Konbinatua (igeriketa, indoor wolking eta mantenimendu gimnasia): astelehen, asteazken eta ostiraletan, 15:00etan.
BESTE IKASTARO BATZUK:
•Aerobic: astearte eta ostegunetan, 09:30, 17:15, 18:30 edo 19:45etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:10, 09:10, 10:10, 13:30, 15:10, 17:40, 18:40 edo 19:40etan.
•Karate: astelehen eta asteazkenetan, 17:00 edo 17:50etan. Astearte eta ostegunetan, 17:00 edo 17:50etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:40etan edo 20:00etan.
•Spining: astearte eta ostegunetan, 10:00etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 14:00etan edo 21:00etan.
•Pilates: larunbatetan, 11:00etan. Astearte eta ostegunetan, 08:00, 11:30, 12:30, 16:30, 18:30 edo 20:30etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 07:30, 16:00, 18:00 edo 20:00etan.
•Indoor wolking: astearte eta ostegunetan, 14:30 edo 16:30etan. Astelehen, asteazken edo ostiraletan, 09:30, 18:00, 19:00 edo 20:00etan.
•Body Training: astearte eta ostegunetan, 18:30etan. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 19:00 edo 20:00etan.
•Wolking-Training-Spining: larunbatetan, 09:30etan.
(Izena emateko kiroldegiko bulegora joan daiteke goizez (08:00 eta 14:00) edo bestela kiroldegiko sarrerara (07:00-22:00).