GAUR hasiko dira Zikuñaga auzoko jaiak, arratsalde partean suziria botata eta auzoan bertan egindako buruhaundiekin. Maskuria eskutan dutela, pailazoa, deabrua, trigrea, sorgina eta baserritarraren aurretik korrika ibiltzeko aukera izango dute gerturatzen diren gazteek, eta ez hain gazteak. Segidan aste honetan zehar jokatu den futbito txapelketako final erdietako partiduak jokatuko dira. Gauean, afalostean, dantzarako eta parrandarako aukera izango da, Aduraspenas Hernaniko kideak dituen eta hip-hop musika egiten duen taldearekin, eta jai giroa jartzen espezialista den Esne Beltza taldearekin. Gauerdian, garai bateko Zikuñagako jaietako usadioari eutsiz, irrintzi txapelkeketa izango da, auzoko jaiak berreskuratu zirenetik, lehendabiziko aldiz.
Asteburuan ere bai
Ostiral iluntzean auzora gerturatzeko aukerarik ez dutenek egitarau ederraz gozatzeko aukera izango dute larunbat eta igandean: sagardo dastaketa, ur borroka, emanaldiak eta herri kirolak, tartean.
IRAILAK 5, OSTIRALA
18:00 Buruhaundiak.
19:00 Zikuñagako Ama futbito
txapelketako final erdiak.
23:00 Kontzertua: Aduraspenas eta Esne Beltza taldeekin.
00:00 Irrintzi lehiaketa.
IRAILAK 6, LARUNBATA
11:00 Haurrentzako jokuak.
12:00 Tortila lehiaketa.
13:00 Sagardo dastaketa.
16:00 Urarekin guda.
17:30 Pailazoak, Xirika zirkus.
18:30 Txokolatada. Segidan, umeen dantzak Chiguagua taldearekin.
19:00 Zikuñagako Ama futbito
txapelketako finalak.
20:00 Perkushow Zo Zongorekin.
21:30 Afari herrikoia.
00:00 Kontzertua: Impio,
eta The Zepo taldeekin.
Goizean zehar eskolan, Errapiako
taldeko lanak ikusteko aukera izango da (Zikuzulo artelekuan).
IRAILAK 7, IGANDEA
10:00 Puzgarriak 14:00ak arte
16:00 Toka.
17:00 Txingak.
17:00 Aizkolariak: Aitor/Larrabide eta Imanol/Larra. Harrijasotzaileak: Estubegi/Guardi.
19:00 Desagertutako Zikuñagako ermitari buruzko erakusketa.
19:30 Merienda auzotarrentzako.
20:30 Zezen suzkoa eta jai
bukaerako traka.