Afrika beltza: Etiopia.

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 4a, 02:00

Munduko herririk pobreenetako batean euri pizarrak ereinitako lurrak ureztatzen ditu, baina ez da nahikoa; aurten urte gogorra izango da uztarako. Laister lehortea iritsiko da eta eremu hauetako bizi pizarra desertu lehor bihurtuko da. Wukro herrian gaude, Tigray herrialdean, premia gorria duen herrian, pobreziak jotako herrian, tuberkulosiak eta HIESak txikizioak egiten dituzten herrian; bizitzak jarraitzen du hala ere.
Angel Olaranek, Aita Zurien misiolariak, jendea jabetuarazi nahi du gaixotasun hauetaz eta beren kausetaz, horretarako antisorgailuen erabilera debekatzen duen sinismen erlijioso eta ohituretan oinarritutako bizimoduaren aurka eginez. Horrez gain, bere kargu ditu 3000tik gora umezurtz, umeentzako oinarrizko elikadura proiektuak, baso-berritze proiektuak eta lanbide heziketako eskolak.
Pobretutako herri honetan, berez ez baita pobrea, lehenengo mundua aberasteko pobretua baizik, misiolariak honakoak eskatzen ditu jende honentzat: duintasuna, jateko eskubidea eta bizitza egokia. Angelek, jasotzen dituen laguntza eskasei esker, mirariak egiten ditu umezurtzak aurrera ateratzeko, mikrokreditoak ematen dizkie prostitutei negozio zikin hori uzteko. Misiolariak dio, emakume hauek, adin txikikoak askotan, beren gorputza saldu dutela, baina inoiz ez beren arima; empresa multinazionalek eta finantza oligarkiek ez bezala, hauek saldu baitute kapital gehiagoren truke. Ezin da onartu negozioa egitea oinarrizko elikadura produktuekin, arroza eta artoa bezalakoekin. Bots segunduro ume bat hiltzen da gosez.
Pobrezia muturrekoa den leku honetan izaten dira detailerik ederrenak, pobreenak dira eskuzabalenak; beren etxeetara gonbidatzen gaituzte, adobez eginak gehien bat, eta duten kafe pizarra eskaintzen digute, jakinda hilabete beharko dutela berriz ale garesti horren gramo gutxi batzuk erosteko. Jende hori falta denean, erreferente garrantzitsua faltako zaigu munduan, materialismotik haratago doan mundu ikuskera, non oinarrizkoak adiskidetasuna, konpartitzea eta eguneroko miseriekin bizitzen jakitea diren.
Sistemaren aurka borrokatzea eskatu nahi dugu, Angeli eta bere lan ederrari laguntzea. Itzultzen garenean bizitu dugun eta ikusi ditugun injustizia guztien inguruan hausnartzeko jardunaldi batzuk egin nahi ditugu. Mesedez, etorri eta lagundu, ixiltasunarekin eta bertan ez egotearekin lehehengo munduak, gure eskubide berberak dituzten baina inork lagun-tzen ez dien pertsona hauei etekina ateratzeko prestatutako genozidio honen parte besterik ez baitzarete izango.
Besarkada bat Wukrotik.
Ashok Iturriza eta Miguel Romero; Wukron laguntzaile
(Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!