Hernaniko Futbol Eskolak bere eskaintza luzatu nahi die 1997 eta 2002 urte bitartean jaiotako gazteei. Entrenamenduak astean egun bat edo bitan izan daitezke (astearte edo/eta ostirala), 17:15etatik 18:30etara. Entrenamenduez gain, udalekuak izango dira datorren udaran, kirol materiala eskura izango dute eta futbol eskolen arteko txapelketak jokatuko dira asteburuetan. Izen emateko epea astelehenetik, hilak 8, hilaren 22ra arte izango da eta Zubipe futbol zelaira jo behar da arratsaldez. Kurtsoa irailaren 30ean, asteartea, eta urriaren 3an, ostirala, hasiko da. Aurretik bilera egingo da gurasoekin, Biteri kultur etxean, hilaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 33 60 12 zenbakian edo
futboleskola@cdhernani.com-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!