URRITIK hasita, emakumeek izango dute aukera beren ezagutzak aberastu eta ondo pasatzeko, Berdintasun Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako Jabetze Eskoletan. Izena emateko epea irailaren 25ean bukatzen da. Horretarako irantzu-j@hernani.net helbidera mezu bat bidali daiteke edota 943-337017/943-336802 telefonora deitu.
Ezagutza trukatu
Berdintasun Sailetik adierazi dutenez, Jabetze Eskolak ezagutza eta esperientzia trukatzeko espazioak dira, «emakumeok gure historia ezagutu behar dugu, feminismoaren berri izan, hain zuzen berdintasun aldetik gizartean izan diren aldaketen eragile nagusia izan dena. Eremu publikotik kanpo mantendu izanagatik gutxiago landu ditugun baliabide eta tresnez jabetu behar dugu». Berdintasun Sailak azaldu duenez, EHUko eta HUHEIZko Ikus-entzunezko Komunikazio zein Irakasle ikasketetako ikasleek, aukera askeko kredituak lortu ditzakete eskoletan parte hartuta.
JABETZE ESKOLAK:
•Antzerkia: kale guztiak
Andrekale!
- Emakume sortzaileen lanak oinarri hartuta, antzezlan bat prestatuko dute. Asmoa da kalean antzeztea eta batez ere ondo pasatzea.
- Euskaraz edota gazteleraz. Astelehenetan, 18:00-21:00. Urriaren 13an hasita, 50 ordu. Matrikula 30 euro.
•Literatura eta emakumeak
- Emakumezkoen literatur tradizioa, gaiak, emakume idazleak garai bakoitzeko kultura nagusiarekin izandako hartu-emanda ezagutzeko aukera izango da.
- Gazteleraz. Hileko 2. eta 4. ostegunetan. Urriaren 9an hasita, 30 ordu. Matrikula 30 euro.
•Historiaren feminismoak han eta hemen
- Emakumeek lorpenak izan dituzte azken urteetan eskubide lorpen aldetik, urteetan borrokan arti diren femenistei esker. Feminismoaren historia ezagutzeko aukera izango da.
- Euskaraz. Asteartetan, 19:00-21:00. Urriaren 7an hasita, 20 ordu. Matrikula 15 euro.
•Txanogorritxuren sedukzioa
- Norberaren seduzitzeko eta gozatzeko modu petsonala landuko da eta egungo gizarteko sexu estereotipoak aztertu.
- Euskaraz. Urriaren 31n (18:00-21:00) eta azaroaren 1ean (10:00-13:00; 15:00-18:00). 9 ordu. Matrikula 6 euro.