Egun pasa Bermeora

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 13a, 02:00

Osiñaga Auzo Elkarteak Bermeorako egun pasa antolatu du irailaren 21erako, igandea. Irteera goizeko 8:30etan izango da Loiditik eta Bordaberritik. Bermeon Arrantzaleen museoa bisitatuko dute eta ondoren itsasontzi batean ordubeteko bidaia egingo dute; bazkaldu berriz, Busturian egingo dute. Bidaiara joan nahi dutenek izen emateko aukera izango dute gaur eta bihar, antolatzaileak eguerdi aldera etxez etxe ibliko baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!