Herritik aparte bizi diren edadetuentzat furgoneta zerbitzua martxan da

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 3a, 02:00

edadetuek batera eta bestera ibiltzeko arazoak izaten dituztela kontuan hartuta, furgoneta bat izango da hemendik aurrera landa eremuetan bizi diren 65 urtetik gorako pertsonentzako. Horiez gain, mobilidade arazoak dituzten adin ezberdinetako pertsonek ere erabili ahal izango dute. Furgoneta medikutara joateko edo errekaduak egiteko erabili daiteke, besteak beste. Zerbitzua Ongintza Patronatuak eta Behemendik ordainduko dute. Zerbitzua erabiltzeko Ongintza patronatura jo behar da eta bertan izena eman. Eskaria onartuz gero, erabiltzaileek txoferraren telefonoa izango dute eta deitu eta behar duten lekura eramango ditu, baita etxera bueltatu ere. (Hernaniko Kronikak zerbitzu honi buruzko informazio zabalagoa emango du larunbateko alean).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!