Ostiralean hasiko dira Zikuñaga auzoko jaiak, asteburu pasako egitarauarekin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 3a, 02:00

IRAILEAN ere izango da auzoko festetaz gozatzeko aukera, izan ere, azken urteetako bideari jarraituta, Zikuñagako auzo elkarteak auzoko festak antolatu ditu aurten ere. Egun pasako egitarauarekin hasi zen jaia dagoeneko asteburu pasako plan ederra bihurtu da, beraz, herritik atera gabe, izango da non gozatua Zikuñaga aldean.

Festarik gabe urteak pasa ondoren indar berrituta
Indar berrituta dabil Zikuñaga azken urteetan. 11 urtetan ez da festarik izan auzoan, baina azken hiru urteetan auzoko gazteek garai bateko ohiturak eta ospakizunak berreskuratu dituzte. Festak berpiztearekin batean garai bateko historia ere ekarri nahi izan dute gogora, Zikuñagako Amaren egunaren bueltan egiten zen erromeria, eta Zikuñagako ermita, esate baterako. Berpiztutako festetan ermita ikur bezala erabili dute auzotarrek, eta kartel eta kamisetak egiteko erabili. Gaiari buruzko erakusketa ere antolatu dute iganderako, eta ermita zenarekin erreplika moduko bat egin dute kartoiarekin. Horrez gain, denetariko egitaraua izango da asteburuan Zikuñagan: ostiralean, buruhaundi eta kontzertuak; larunbatean, sagardo eta tortilla dastaketa, afari herrikoi eta emanaldiak; eta igandean, herri kirol, erakusketa eta zezen suzkoa.

IRAILAK 5, OSTIRALA
18:00 Buruhaundiak.
19:00 Zikuñagako Ama futbito
txapelketako final erdiak.
23:00 Kontzertua: Aduraspenas eta Esne Beltza taldeekin.
00:00 Irrintzi lehiaketa.

IRAILAK 6, LARUNBATA
11:00 Haurrentzako jokuak.
12:00 Tortila lehiaketa.
13:00 Sagardo dastaketa.
16:00 Urarekin guda.
17:30 Pailazoak, Xirika zirkus.
18:30 Txokolatada. Segidan, umeen dantzak Chiguagua taldearekin.
19:00 Zikuñagako Ama futbito
txapelketako finalak.
20:00 Perkushow Zo Zongorekin.
21:30 Afari herrikoia.
00:00 Kontzertua: Impio,
eta The Zepo taldeekin.
Goizean zehar eskolan, Errapiako
taldeko lanak ikusteko aukera izango da Zikuzulo artelekuan.

IRAILAK 7, IGANDEA
10:00 Puzgarriak 14:00ak arte
16:00 Toka.
17:00 Txingak.
17:00 Aizkolariak: Aitor/Larrabide eta Imanol/Larra. Harrijasotzaileak: Estubegi/Guardi.
19:00 Desagertutako Zikuñagako ermitari buruzko erakusketa.
19:30 Merienda auzotarrentzako.
20:30 Zezen suzkoa eta jai
bukaerako traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!