Mailen araberako ordutegiak honakoak dira: Haur Hezkuntzan irailaren 8an hasiko dira 09:00etatik 12:00etara eta jangelan geratzen direnak 14:30ak arte. Lehen Hezkuntzan irailaren 8an hasiko dira 09:00etatik 13:00etara eta jangelan geratzen direnak 14:30ak arte. Bigarren Hezkuntzakoak irailaren 9an hasiko dira eta 10:00etan aurkezpena izango dute. Irailaren 10ean klaseak 08:30etatik 13:30etara izango dituzte. Azkenik, irailaren 4an bilera izango da 3 urteko gelako gurasoekin 19:30etan. Bi urteko gelako gurasoekin berriz, 20:00etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!