Zuzenketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 2a, 02:00

Pasa den maiatzean, Udal Gobernu Taldeak eta Ezker Batuak, Eusko Alkartasunak udal aurrekontuei aurkeztutako Giza Eskubideei buruzko emendakin baten aurrean izan zuten iritzi aldaketaren berri eman zuen. Maiatzaren 19an egindako Giza Eskubideen Batzordean EAk, hernaniarren artean giza eskubideak zabaltzeko proposamenari aldeko botoa eman ziotela azaldu genuen. Uztailaren 21ean egindako Giza Eskubideen Batzordean Alkate Andereak zuzendu egin gaitu, eta Udal Gobernu Taldeak ez zuela aldeko botoa eman azaldu zigun. Eusko Alkartasunak gaia argitzeko asmotan proposamen bera egin du eta Udal Gobernu Taldeak kontrako botoa eman du, EA, EAJ, PSE eta PPk aldekoa eta EBk abstentzioa. Tamalez Udal Gobernu Taldearen jarrera ez da aldatu eta, beraientzat, hernaniarren artean Giza Eskubideak zabaltzeak ez du lehentasunik udalgintzan. Azken batean, maiatzaren 19ko Giza Eskubideen Batzordean esandakoa gaizki ulertu bat besterik ez zen izan.

Iñaki Arratibel
Eusko Alkartasuna

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!