Biteriko ikastaroetan izena emateko aukera ostegun arte

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 2a, 02:00

BITERIn 2008-2009 ikasturterako izen ematea atzo ireki zen eta aukera izango da osteguna arte. Aurten guztira helduentzako 29 ikastaro antolatu dituzte. Hauetako asko euskaraz izango dira, zehazki honako hauek: laburmetraiak (hastapena), laburmetrai tailerra (sakontzea), dantza garaikidea (sakontzea), batuka-funky, tai-chi/chikung, yoga (hastapena), egur taila, harri taila eta eskultura eta sormenezko idazkuntzarako tailerra (hastapena). Hauetaz gain, bi ikastaro labur ere antolatu dituzte: liburu bat irakurri eta aztertu eta Senda belarrak, hain zuzen ere. Gainera, haurrentzako ekintzak ere antolatu dituzte, antzerki ikastaroa eta pintura, eta marrazketa ikastaroa, alegia. Izen ematea ostegunera bitarte izango da 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!