Hernaniko igerilariek denboraldia hastear dute

Kronika - Erredakzioa 2008ko irailaren 2a

Hernani Kirol Elkarteko gainerako taldeek bezala, Hernaniko Igerilariek ere denboraldi berria, 2008-2009a, hastear dute. Hala eta guztiz ere, urteroko moduan, hasi baino lehenago Zuaza irlara irtera egingo dute. Bidaia gaurtik ostiralera bitartean egingo dute. Sagastialde Berritik aterako dira (haur eskola paretik) arratsaldeko 15:30etan, beraz bidaira doazenak bertara hurbildu beharko dira. Zuazan igeriketarekin zer ikusirik ez duten aktibitateak ere egingo dituzte; piraguismoa, arrauana, eta abar. Bidai honekin, igerilariek hasiera emango diote denboraldi berriari, pilak ondo kargatu eta indarrekin itzultzeko asmoarekin doaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!