Arraunean probatzeko aukera etzi hasiko diren entrenamenduetan

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 1a, 02:00

Hernaniko arraun elkartean etzi, asteazkena, hasiko dira entrenatzen aurtengo denboraldirako, infantil eta kadete kategoriak, neskak eta mutilak. Elkartetik deialdia luzatu nahi diete arraunean probatu nahi duten guztiei. Baldintza bakarra 12 urtetik gorakoa izatea da. Beraz, nahi izanez gero, elkartearen lokaletik pasa besterik ez dago, Ibarluze poligonoan, Elorrabiko zubiaren parean, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!