Irailaren 20 eta 21ean Wukron, Etiopian, dagoen Angel Olaran misiolari hernaniarrari laguntzeko elkartasun jaialdia egingo da Hernanin. Olaranek Wukro hirian bizi diren umezurtzei laguntzeko proiektu sendoa du eskuartean, besteak beste. Hilaren 20an, larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera gaztelu puzgarriak, ume jolasak eta salmenta postua izango dira Antziolako atletismo pistan. Hilaren 21ean berriz, elkartasun bazkaria egingo da Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!