Gaur irekiko da ikastaroetako izen ematea Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 1a, 02:00

gaurtik ostegunera bitarte ikastaroetako aurrematrikula egiteko aukera izango da, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroetan izena eman dutenak plazak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da plaza eskatu dutenen artean. Zozketa ostiralean egingo da, Biterin, eguerdiko 12:00etan. Behin hori eginez gero, datorren astean, hilaren 8tik 12ra, irekiko da matrikula epea, ordutegi berean.

Ahal bada, euskaraz
Antolatzaileek dei egin dute euskaraz diren ikastaroetan izen emateko, aukera zabala izateaz gain, praktikatzeko aukera ederra delako.

Ikastaro laburrak eta umeentzako tailerrak
Urte osoko ikastaroez gain bi ikastaro labur ere eskainiko dira aurten, Liburu bat irakurri eta aztertu eta Sendabelarrak. Horiez gain, auzoetan umeentzako tailerrak egingo dira, bata antzerkiaren inguruan, bestea pintura-marrazketaren inguruan. Irailaren 11tik 18ra izango da izen ematea, auzo elkarteetako bulegoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!