Atzo iritsi zen Hernanira Oiartzun-Goizueta-Hernani mendi martxa

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 1a, 02:00

mendi martxa egin da asteburuan Herri bat piztutzen goaz. Etorkizuna. Independentzia lemapean. Ostiraletik igandera izan da eta hiru herriak lotzeaz gain, ekitaldi desberdinak egin dituzte hiruretan.

Oiartzundik Hernanira Goizuetan barrena
Ostiralean elkartu ziren parte hartzaileak Oiartzunen; bertan hainbat ekintza izateaz gain, gaua bertan eman zuten. Larunbat goizean abiatu zen martxa Goizueta aldera, Artikutzan barrena. Goizuetara iritsitakoan, hitzaldia, afaria eta gaubela izan zituzten, besteak beste. Goizean goiz abiatu ziren parte hartzaileak atzo Goizuetatik eta eguerdi partean Hernanin ziren.

Ekitaldia eta bazkaria
Atsedenaldi txiki bat hartu ondoren, eguerdian ekitaldia izan zen. Etxaferuak bota ondoren, lurrean margotutako Euskal Herriko maparen gainean dantza egin zuen dantzari talde batek. Ondoren manifestua irakurri zuten. Ekitaldiaren ondoren Tilosetan elkartutako jendea bazkaltzera bildu zen, indarrak berritzeko.

Soka tira eta kontzertua
Arratsaldean mendi martxako parte hartzaileen arteko soka tira froga egin zuten. Iluntzean kontzertua izan zen Astigarragako Aurka eta Oiartzungo Uko rock taldeekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!