Tute txapelketan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko ira. 3a, 02:00

Etxeberriko Lagun Artea elkartea 24garren tute txapelketa prestatzen ari da, bazkide eta lagunentzako. Jakinarazi dutenez, izena elkarteko tabloian eman behar da irailaren 12ra arte. Beharrezkoa da bikote bakoitzeko kide bat gutxienez elkarteko bazkide izatea. Tute txapelketa irailaren 15ean hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!