Hernaniarrak fin hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 31a, 02:00

Denboraldiko lehenengo partidua jokatu zuen atzo arratsaldean Hernaniko taldeak eta ez nolanahiko aurkariaren kontra; Valladolideko El Salvador taldea izan zuen parean, azken bi urteetan Espainiako Txapelduna Ohorezko Mailan.

19-36 galdu, baina pozik
20 minutuko lau zati jokatu zituzten eta fin hasi ziren hernaniarrak; hala ere, partiduak aurrera egin ahala El Salvadorrekoak gailendu eta 19-36 irabazi zieten. Pozik azaldu ziren hala ere hernaniarrak; fin aritu zirelako, aurkaria indartsua zelako eta astebete besterik ez daramatelako entrenatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!