Oiartzun-Goizueta-Hernani mendi martxa gaur iritsiko da Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 31a, 02:00

mendi martxa egin da asteburuan, ostiraletik gaur arte, Oiartzunen hasi eta Goizuetan barrena, Hernaniraino, Herri bat piztutzen goaz. Etorkizuna. Independentzia lemapean. Gaur bukatuko da martxa Hernanin, eguerdian. Ondoren eta arratsaldean zehar ekitaldiak izango dira.

Mendiz mendi, Goizuetan barrena
Parte hartzaileak ostiralean elkartu ziren Oiartzunen eta gaua bertan eman zuten. Abiatu, atzo goizean abiatu ziren Goizueta aldera, Artikutzan barrena; bertan bazkari legea egin eta arratsaldean iritsi ziren Goizuetara. Bertan hitzaldia eta afaria zituzten zain, besteak beste. Gaur Goizuetan gosaldu eta abiatuko dira Hernani aldera eta eguerdi partean iritsiko dira, 13:00ak aldera.

Ekitaldia eta bazkaria
Eguerdiko 14:00etan ekitaldia izango da eta ondoren bazkaria (txartelak 8 euroan dira).

Soka tira eta kontzertuak
Bazkalostean parte hartzaileek herri arteko soka tira apustua egingo dute. Iluntzean, 20:00ak aldera, oraindik indarrak dituztenentzat, kontzertuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!