Final erdietako azken partidua jokatuko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 30a, 02:00

casino Kursaal Torneoa azken txanpan da. Gaur arratsaldean, final erdietako ligaxkako azken partidua jokatuko da Galarretan, Ezkurra eta Urrutiaren artean. Ligaxka hiru partidutara jokatu da eta bi erremonte jokalariak jada neurtu dituzte indarrak Zeberio II-ren aurka. Azken hau izan da lehenengo bi partiduetako irabazlea, eta hortaz, irailaren 6an jokatuko den final handirako txartela lortzen lehena. Ezkurra Zeberio II-aren aurkako partiduan indartsu agertu zen; Urrutiak aldiz, partiduko lehen zatian gogotsu ikusten zen arren, ezin izan zuen ezer egin egungo txapeldun handiaren aurka. Hala ere, bakoitzak bere indarra eta poderioa erakusteko aukera izango du gaurko partiduan. Gainera, irabazlea irailaren 6an jokatuko den final handian izango da. Partidua arratsaldeko 16:00etan Galarretan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Jaialdiko beste partiduak honako hauek dira: Agirresarobe-Urko/Matxin III-Olazar; Zeberio II-Ion/Juaristi- Etxeberria III eta Iñigo-Etxabe-/Uterga-Iriarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!