Nahas Mahas bigarren eskuko azoka gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 30a, 02:00

Nahas Mahas bigarren eskuko azoka izango da gaur Atsegindegin, hileko azken asteburuetan izan ohi den moduan. Pertsona asko dira etxean inolako erabilerarik ematen ez dioten gauzei irtenbide bat emateko, Atsegindegin postua jartzea erabakitzen dutenak. Gainera, geroz eta erantzun hobeagoa izaten ari da azoka herritarren artean. Bertara hurbiltzen direnek denetatik aurki dezakete: arropa, antiguedadeak, erremintak, liburuak eta abar. Betiko moduan, goizetik eguerdira bitartean izango da Atsegindegi plazan. Nahas Mahas azokaren helburua gauzak berrerabiltzea eta elkartrukerako gune bat eskaintzea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!