Final erdietako azken partidua bihar Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 29a, 02:00

Urrutiak eta Ezkurrak bihar jokatuko dute Casino Kursaal Torneoko final erdietako azken partidua. Final erdiak hiru partidutako ligaxka batez osatuak zeuden. Lehen partidua Zeberio II-a eta Ezkurraren artean jokatu zen eta elduaiendarra izan zen garaile. Bigarren partidua aldiz, asteartekoa, Zeberio II-ak eta Urrutiak jokatu zuten eta hemen ere, iazko txapelduna izan zen garaile, beraz, final handian da jada. Biharko partiduko irabazlea izango da final handiko beste arerioa. Zita Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!