Usoko errekaren zatirik haundiena Aiako Parke Naturalean dago

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 29a, 02:00

USOKO erreka, edo Latse erreka bezala ere ezaguna denak, Urdaburun du iturburua eta Latse auzoan bukatzen da, Urumearekin elkartzen baita. Erreka garrantzitsua da aberastasun handia baitu, eta gainera, zatirik haundiena Aiako Parke Naturalaren barruan du.

Ibaiertzeko basoaren egoera eta hildako egurra
Ibaiertzean haltzadia nagusitzen den arren, Lawson altzifrea eta Platanoa ere aurki daitezke bertan. Hildako egurrari dagokionez, inguruko landaketa ugari gazteak direla kontuan izanik, ez du egur hil askorik.

Presa eta oztopo fisikoak
Salto natural bat aprobetxatuz, presa bakarra dago erreka hasieran. Hau botatzeko proiekturen bat badagoen arren, botatzeak erosioak eragingo lituzke goiko aldean duen aberastasuna suntsituz.

Ur kalitatea, flora eta fauna
Ur kalitatearen ikerketarik egina ez dagoen arren, ona dela esan daiteke. Flora eta faunari dagokionez, Latse erreka ur satorrarentzat eta bisoi europearrarentzat aproposa da. Iratzea eta Soldanella villosa landare endemikoak ere aurkitu dira.

Arriskuak eta proposamenak
Arazo handienetakoa landaketa mozketak eragindako kalteak dira. Hau saihesteko asmoz, dagoen pista sarea aztertzea proposatzen dute adituek yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!