Oiartzun-Goizueta-Hernani mendi martxa asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 29a, 02:00

Mendi martxa egingo da gaurtik igandera arte, Oiartzundik abiatu, Goizuetan barrena, Hernaniraino. Martxaren lema Herri bat piztutzen goaz. Etorkizuna. Independentzia da eta 25 euro jarri behar dira.

Oiartzunen elkartu
Gaur ilunabarrean elkartuko da jendea Oiartzunen, 19:30etan. Bertan, 20:00etan enkartelada egingo da, 20:30etan harrera ekitaldia, eta 21:00etan afaria eta afalosteko jolasak.

Bihar Goizuetara
Martxa berez, bihar goizean hasiko da, gosaldu ondoren abiatuko baitira Goizueta aldera. Artikutzan bazkari legea egin ondoren, Goizuetara joan eta han arratsalde-gau partean hitzaldia, afaria eta gaubela izango dituzte, indarrak hartzeko.

Etzi Hernanira
Etzi goizean goiz Goizuetatik abiatu eta eguerdian ailegatuko dira Hernanira. Bertan 14:00etan ekitaldia egingo da, ondoren bazkaria (8 euroan) eta herrien arteko soka tira apustua; iluntzeko 20:00etan kontzertuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!