Gaur, osteguna izanda, astero bezala olioa bilduko dute ferian. Honetaz gain, etxeko hondakin arriskutsuak ere bilduko dituzte; telefono mugikorrak, etxetresna elektriko txikiak eta pilak esaterako. Furgoneta arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara egongo da Urbieta kalean. Hileko azkeneko osteguna izanik, aurretik Ereñotzun egongo da, 16:00etatik 16:20etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!