GAUEKO 22:45 inguruan hasi zen Donostia Hiria Torneoko final erdietako lehen partidua. Oier Mendizabal hernaniarrarentzat udako torneo haundi bat jokatzeko lehen aukera zen, Olaizola II-arekin bikotekako txapela irabazi ondoren.
Ikusmina nagusi zen frontoian, hernaniar eta añorgatar ugari bildu ziren Oier animatzeko asmoz, eta ez zuten hutsik egin, txalo zaparrada ugari jaso baitzituen hasiera-hasieratik.
Partidua nahiko berdindua hasi zen, nahiz eta bi bikoteek egindako hutsen ondorioz egin markagailuak gora. Oier serio eta nagusitasunarekin aritu zen atzean, pilota zailak eramanez, baina aldea aurrean nabarmendu zen, Oinatz Bengoetxea Aimar Olaizola baino gehiago izan baitzen atzokoan. Partidu erditik aurrera gorriek, Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruizek, aurreko tantoetako bolada ona mantendu zuten eta erraz iritsi ziren 22ra. Partiduko emaitza 22-11 izan zen eta bikote gorriak lortu zuen finalerako txartela.
Finala irailaren 6an jokatuko da Bengoetxea VI-Patxi Ruiz eta atzoko partiduko garaileen artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!