IKASTURTE berria hastear den honetan, Biterik, Udalaren kolaborazioarekin 2008-2009ko ikastaroen zerrenda aurkeztu du. Aurtengoan ere hiru motatakoak izango dira: helduentzako ikastaroak, haurrentzako ekintzak eta ikastaro laburrak.
Ikastaro laburrak
Bi ikastaro labur izango dira. Lehenengoa Liburu bat irakurri eta aztertzea da eta euskaraz eta gaztelaniaz egin daiteke. Bigarrena aldiz, Sendabelarrak da eta ukenduak, pomadak eta jarabeak egiten ikasteko da.
Haurrentzako ekintzak
Haurrentzako bi ikastaro izango dira: horietako bat Antzerki ikastaroa izango da eta bestea, berriz, Pintura eta marrazketa.
Izen ematea
Izen ematea astelehenetik ostegunera bitarte irekiko da 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.