Ereñotzu basoak aberastasun haundia du

Kronika - Erredakzioa 2008ko abu. 27a, 02:00

EREÑOTZU basoan era askotako eta adin guztietako landareak topa daitezke; zuhaitz gazteak, platula dezente (landare berria) eta zuhaitz mugarrotu zaharrak ere badira tarteka. Beraz, irauteko arazorik ez du izango.

Oihanpea eta egur hila
Basoan zenbait alderditan laharra eta sastrakek garapen handiko oihanpea osatu dute. Hauetaz gain, hariztietako oihanpeetan ere landare ugari dago.

Biodibertsitate-balioa
Ereñotzuko basoa garrantzitsua da azalera haundia baitu, eta haritzen presentzia haundia baitago. Espezie egurkari asko dituen basoa da: hartiz kanduduna, lizarra, gaztainondoa, gereziondoa, gorostia.... Garai batean basoa egurra eta ikatza ateratzeko erabiltzen zela pentsatzen da, baina egun nahiko utzia dago.

Arriskuak eta proposamenak
Zeinbat arrisku dituen basoa da; sasi arkazia haritza baino ugariagoa da, basoa pista dezentek zeharkatzen dute eta mugarratutako haritzek, pisua dela eta, erortzeko arriskua dute. Beraz, sasi-arkazien aurka neurriak hartu eta pisu desoreka duten zuhaitzak mugarratzea dira proposamenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!