Eguraldia lagun izan zuten Ergobin ia egun guztian, eta hori nabaritu zen batez ere eguerdian, jende ugari bildu baitzen Ergobiko plazaren bueltan idi probako bigarren txanda erabakigarria ikustera.
Olasagasti eta Paolla irabazle
Idi proban irabazlearen izena jakiteko atzo arte itxaron behar izan arren, Olasagastik astelehenean egindako marka gainditzea oso zaila zen eta bera izan zen irabazle, 81 plaza, 6 zinta eta 65zm-rekin. Bigarren Izeta izan zen 71 plaza, 2 zinta eta 80 zm-rekin. Hirugarren postua aldiz Illarretarentzat izan zen 59 plaza eta zinta batekin. Azken postuan berriz Telleria geratu zen, 58 plaza eta zinta bakarrarekin, hortaz, datorren urtean ez da bertan izango. Zaldi proban aldiz, astelehenean Paollak irabazi zuen 80 plaza egin ondoren. Bigarren Joseba Larrea izan zen 64 plazarekin eta Etxetxo azken postuan geratu zen 14 plazarekin.