Ostegunean emango zaio hasiera aurtengo Lizardi Sariari Zarautzko Urpekoak Elkartean.
Lizardi Saria final erdietan hasiko da eta bi saiotan banatuko da. Unai Gaztelumendi eta Agin Rezola Hernaniko Bertso Eskolako bi bertsolariak ostiraleko saioan arituko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Talde berean Alaia Martin, Julio Soto, Iñaki Viñaspre, Eneritz Zabaleta, Oier Aizpurua eta Miren Amuritza izango dira.
Bi saioetatik sei bertsolari sailkatuko dira irailaren 5ean, gaueko 22:00etan Zinema frontoian izango den finalerako.
Sarrerak Zarauzko Turismo Bulegoan edo bertan, bertso saio aurretik, eros daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!